Ezberdintasun nagusiak herrialdeen artean
A) IKASLE LATINOAMERIKARRAK:
Gure eskoletan gehiengoa da. %50a gutxi gora behera ikasle latinoamerikarrak dira. Abantaila nagusi bat integratzeko orduan haien hizkuntza da, gaztelera.Hala ere kontuan hartu behar dugu baita ere, hizkuntz indigena ugari daudela eta hauek ez daukate zerikusirik gaztelerarekin.
B) ASIATIKOEN ESKOLARIZATZEA:
%5a gutxi gora behera suposatzen dute Estatu Espainiarran. Aurrekoekin konparatuz berezitasun espezifikoagoak aurkezten dituzte. Lehenego eta behin hizkuntza eta idazkera (alfabetoa) erabat desberdina da gurearekin konparatuz eta haiei noski zailagoa egiten zaie, batez ere gaztelera eta euskararekin distantzia linguistiko oso handia dago.
Beraz latinoamerikarrekin konparatuz "pronostiko" zailagoa da. Haien aldean, abantaila nagusia da familian dituzten hezkuntz ereduak eta pautak.
C) EUROPAR EKIALDETIK ETA ERDITIK ETORRITAKOAK:
Gero eta gehiago dira herrialde hauetatik etorritakoak: Polonia, Errusia, Rumania, Ukrania etab.
Hemen distantzia linguistikoa handia da ere, baina proximitate kulturala handiagoa da eta hau abantaila da.
D) IKASLE MAROKIARRAK/KULTURA ARABIARRA:
Ikasle hauen distantzia linguistikoa garrantzitsua da, hizkuntz ezberdinak daudelarik; arabiar ofiziala, dariya, bereberea...
Familia gehienetan dariya edo bereberea hitz egiten da (Marokon oso hizkuntz erasotua delarik).
Halaber, distantzia kulturalahandia da eta erlijio eta Islama pisu handia daukate familietan. Beraz errespetuz landu beharko da gai hau eskola bakoitzean.
0 Comments:
Post a Comment
<< Home