Inmigrazioa hezkuntzan

2007-01-10

Eskola eta Inmigrazioaren lehengo nazioarteko biltzar nagusia Valentzian

Badira bi urte biltzar hau ospatu zela baina bere garrantziagatik eta sortu zuen kontrobertziagatik beharrezkotzat jo dut blogan jartzea. Biltzar honetan 1088 irakasle parte hartu zuten Valentzian. Unibertsitate ezberdinetako irakasleak parte hartu zuten hain zuzen ere: Adela Cortina, Juan Escamez, Rafaela García (Valentziako unibertsitatea), Jordi Giro ( Ramón Llull) etab.
Valentzian inmigranteen igoera %260koa izan zen 2000-2001. urteetan (15.331 ikasle inmigrante guztira). Ikasle hauen beharrak asetzeko asmoz honelako biltzarrak egitea oso ondo dago baina askotan polemika sortzen da "adituen" biltzarra delako eta kolektibo asko (zeresan handia daukatenak) kanpoan geratzen dira. Hau da CGT sindikatuak salatzen duena. Sindikatu honek Foro alternatibo bat sortu zuen eta foroak komunitate inmigrantean %80a suposatzen du. Egoera honen aurrean foroak salatzen duena zera da, gonbidapen eskasak egon direla benetan afekatatuak diren kolektiboen artean eta horrela ezinezkotzat jotzen dute benetako irtenbideak bilatzea.

1 Comments:

At 8:35 AM, Blogger Maruxa said...

KAIXO NAIARA ZURE IKASKIDE NAIZ. ESAN NAHI DIZUT LINK BAT EGIN DIODALA ZURE BBLOGEKIN NIREAN, BLINK LISTEN BIDEZ. ONDO DERITZOZU?

 

Post a Comment

<< Home