Inmigrazioa hezkuntzan

2006-12-29

Joku multimedia batek hiztegia erakusten du ikasle inmigranteei




















Bartzelonako Farmazeutiko eskolak joku multimedia bat atera du ikasle inmigranteek osasunari buruzko hiztegia ikas dezaten. Joku honek 19 hizkuntz desberdin ditu , besteak beste katalana , gaztelera, euskera . Joku honek 19 hizkuntz desberdin ditu, besteak beste katalan , gaztelera, euskera etab. joku honen bidez ikas dezakete gaixotasunekin, gorputz atalekin, garbitasun praktikekin ... erlazionaturiko hiztegia.

Jokua multimedia bertsio batean aurkezten da, webetik eta bi maila ditu, bata gazteleraz eta bestea katalaneraz.

Eskolentzat Farmazeutiko eskolak material pedagogikoa diseinatu du ere. Joku honi izena jarri diote "19 hizkuntzeko jarabea".


2006-12-22

Etorkinei buruzko jardunaldiak Bilbon

Kontseiluak, Abenduaren 18 eta 19rako jornada batzuk prestatu zituen etorkinei eta eskolari buruzkoa hain zuzen ere. Jardunaldi hauen izenburua "Aniztasunean" izan zen.
Xabier Mendigurenek esan zuenez (Kontseiluko idazkari nagusiak) jardubaldi hauen helburu nagusiak hauek ziren:
  1. Euskara eta integrazio linguistikoa.
  2. Etorkinentzat euskara erakargarria izatea.
  3. Agente ezberdinen lanen oinarriak.Vínculo

Jornada hauek Abenduaren 18an hasten ziren (etorkinen egun internazioanalean hain zuzuen ere)Sarrikoko Fakultatean. Aditu ugari parte hartu zuten jardunaldi hauetan, besteak beste, Mario Zapata, Matilde Sainz, Pilara Sagasti, Joseba Ibarra, Jaime Altuna, Ignasi Vila....

Jardunaldi hauei buruz aldizkari interesgarria sortu zuten txosten baten bidez dena zehaztasunez azalduz.


Ezberdintasun nagusiak herrialdeen artean

A) IKASLE LATINOAMERIKARRAK:
Gure eskoletan gehiengoa da. %50a gutxi gora behera ikasle latinoamerikarrak dira. Abantaila nagusi bat integratzeko orduan haien hizkuntza da, gaztelera.Hala ere kontuan hartu behar dugu baita ere, hizkuntz indigena ugari daudela eta hauek ez daukate zerikusirik gaztelerarekin.

B) ASIATIKOEN ESKOLARIZATZEA:

%5a gutxi gora behera suposatzen dute Estatu Espainiarran. Aurrekoekin konparatuz berezitasun espezifikoagoak aurkezten dituzte. Lehenego eta behin hizkuntza eta idazkera (alfabetoa) erabat desberdina da gurearekin konparatuz eta haiei noski zailagoa egiten zaie, batez ere gaztelera eta euskararekin distantzia linguistiko oso handia dago.

Beraz latinoamerikarrekin konparatuz "pronostiko" zailagoa da. Haien aldean, abantaila nagusia da familian dituzten hezkuntz ereduak eta pautak.

C) EUROPAR EKIALDETIK ETA ERDITIK ETORRITAKOAK:

Gero eta gehiago dira herrialde hauetatik etorritakoak: Polonia, Errusia, Rumania, Ukrania etab.

Hemen distantzia linguistikoa handia da ere, baina proximitate kulturala handiagoa da eta hau abantaila da.

D) IKASLE MAROKIARRAK/KULTURA ARABIARRA:

Ikasle hauen distantzia linguistikoa garrantzitsua da, hizkuntz ezberdinak daudelarik; arabiar ofiziala, dariya, bereberea...

Familia gehienetan dariya edo bereberea hitz egiten da (Marokon oso hizkuntz erasotua delarik).

Halaber, distantzia kulturalahandia da eta erlijio eta Islama pisu handia daukate familietan. Beraz errespetuz landu beharko da gai hau eskola bakoitzean.

2006-12-18

Esperientzia ezberdinak Euskal Herrian ume etorkinekin

Hik hasi aldizkarian oso artikulu interesgarria topatu dut. Bertan, oinarrizko kontzeptu batzuk argitzeaz gain (kulturaniztasuna, plurikulturtasuna, asimilazio kulturala, mestizaia etab.) ume etorkinen integrazioaren alde lan egin duten hainbat pertsonen esperientzia kontatzen da: boluntarioak, irakasleak, irakasle laguntzaileak, itzultzaileak...
Bestetik, aipatu beharra dago Fito Rodriguezek (artikuluaren egilea eta EHU-ko pedagogia irakaslea dena) ikastola eta eskola ezberdinetako esperientziak aurkezten dizkigu elkarrizketa ezberdinen bidez:
  • Donostiako Intxaurrondo Ikastola: Mundilab proiektua: Saharako kultura ezagutu.
  • Legorretako Ugaro eskola: ikasle errusiar baten integrazioa eskolan.
  • Hernaniko "La Inmaculada" ikastetxea: ikasle etorkinak etxeratzen.
  • etab.

2006-12-16

Hizkuntzen ikaskuntza ume etorkinetan

Bigarren hizkuntza bat ikasi egin behar dute askotan hainbat une etorkinek.Euskal Herrian argi jus daiteke egoera hau, euskararen kasuan eta honi buruz oso interesgarria eta erabat osatuta da Felix Etxebarriak egindako artikulua. Honek, Euskal Herriko errealitatea eta egoera aztertzen du eta eta besteak beste aurkezten digu Eusko Jaurlaritzak eskola publikorako urteetan zehar eman dituen pausuak, argitaratu dituen dekretuak, programa bereziak, dokumentuak etab.
Halaber, datu estatistiko ugari aurkezten dizigu gai honi buruz:









  • Euskal Herrian inmigrante kopurua jatorrizko herrialdea erreparatuz











Ume inmigranteen artean 5 hizkuntz nagusiak


2006-12-02

Inmigrazioa eskolan datuetan

2005.urtean ikasle inmigranteen artean %82k eskola publikoan eskolarizatua zegoen eta %18k pribatuan. Adibide garbia ijitoen integrazioa eskolan ez da izan batere arrakastatsua eta portzentai handia ez da klaseetara erregulartasunez joaten. Inmigranteekiko diskriminazioa jarrerak normalean DBHko ikasleen artean ematen da oro har "Sos Racismo"-ren arabera. Erakunde honetan hainbat perstona lan egiten dute eta parte hartzen dute bolondreski eta aktiboki , arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra. Bestalde, erakunde hone arabera, 2000 eta 2004 urteen artean arrazismoaren gorakada nabearmena izan zen %8tik %32ra. Datu gehiago aurki daitzeke "la enseñanza ante la inmigración" artikuluan.

2006-12-01

Gizartearen jarrera gaiaren aurrean

Gizarteak orokorrean ume inmigranteen eskolarizatzea beharrezkotzat jotzen du eta honen inguruan hartzen diren neurriak eta baliabideekin ados daude. Baiana gizartearen "anbibalentzia" eta iritzi dualak agerian ikusten dira ume hoiek hain umeak ez direnean, eskolatik irten dira eta askotan ume hauen eskola-porrota gertatzen denean. Askotan gizartearen erreakzioa mesfidantza izaten da ta perjuizioak agertzen dira.
Honi buruz, Ismael Palacinek (Bartzelonako unibertsitatean irakasle) gogoeta interesgarria egiten du gizartearen jarrerei buruz inmigrazioaren inguruan.
Halaber, oso interesgarria da Jose Vejaranok, "La Vanguardian"-n idazten duen artikulua, hemen, gizartetearen perjuizioak inmigranteekiko oso grafikoki azaltzen du.